Eltziatik atera da goizeko konpartsa eta arrastaldekoa, berriz, Zubikoatik. Hala, goiz eta arratsalde aritu dira kalejiran. Hauekin batera, bereziki gaztetxoenen gozagai diren borreroak, txokolateroak eta hartza ere ibili dira herrritarrak zirikatu eta xaxatzen. Eta, nola ez, Kondea eta Kondesak ere ez dute hutsik egin Aratuste-zapatuan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.