Eltziatik atera da goizeko konpartsa eta eguerdira bitartean kalerik kale egin dute kalejira, plazan amaiera eman dioten arte. Hauekin batera, bereziki gaztetxoenen gozagai diren borreroak, txokolateroak eta hartza ere aritu dira herrritarrak zirikatu eta xaxatzen. Eta, nola ez, Kondea eta Kondesak ere ez dute hutsik egin Aratuste-zapatuan. Arratsaldeko konpartsa Zubikoatik atera da eta iluntzean amaitu dute plazan jendez lepo dantza saioa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.