2022a urte oparoa izan da Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko ots. 6a, 18:15

Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzua. Argazkia: Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak

Hazkunde urtea izan da 2022 urtea, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuarentzat. Iaz, 1.708.114 kg/kanaleko ekoitzi ziren, horietatik 60 tona ekoizpen ekologikokoak, 2021arekin alderatuz %12a gehiago, eta ekoizpenaren %36a Euskal Okela zigilupean. Zatitze zerbitzuari dagokionez 383.046 kg./kanal zatitu eta prestatu dira.

2022a urte oparoa izan da Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuan, berriz ere Erkidego osoko eta Nafarroako baserritar eta harategiei beharrezko zerbitzua emanez. 2020-2021 ekitaldietan pandemia dela eta izandako igoeraren ondorioz, 2022koa berregituratze urtea izan da, pandemiaren aurreko erritmora itzuliz.

Zerbitzua eskaintzeko esfortzu handia

"Ekoizpenaren %26ak Gipuzkoan izan du jatorria, %8ak Araban, % 48ak Bizkaian eta %8ak Nafarroan. Zentzu honetan, Laudioko hiltegiak ateak itxi izanak bertatik etorritako baserritar eta harakinei zerbitzua eman ahal izateko egindako esfortzua kontuan hartzekoa izan da, besteak beste banaketa ibilbideak aldatuz", Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzutik jakinarazi dutenez.

Gaineratu dutenez, "guztira, 1.074 ustiategiri eman dio zerbitzua Zubillaga-Oñatik, 2021ean baino 34 gutxiagori, Honen arrazoi nagusia sektoreari eragindako kanpo faktoreei egotzi ahal zaie, besteak beste horniduren krisialdiaren eraginez zenbait baserritarrek gizentzeari utzi baitiote".

Inbertsioa instalazioetan

Ekoizpenaren kalitatean fokua jarriz, 2022an hiltegira iristen diren animalien ongizatea bermatzeko inbertsioa egin zen instalazioetan. "Duela zenbait urte ukuilu eroso eta zero sufrimenduko sakrifizio metodoa ezartzeko apustua egin zen, eta 2022an kamera ezberdinak instalatu dira prozesu guztia monitorizatzeko. Horrela, abelburu bat bere instalazioetara iristen denetik, eremu bakoitzean instalatutako kameren bidez monitorizatzen da bere egonaldia, animalia lasai eta eroso egongo dela bermatuz".

Gizartean eragiten

Ekoizpenaren erritmoaz gain, 2022a gizartean eragiteko duen konpromisoa berresteko urtea izan du Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak. Esaterako, LANBIDE-ren bitartez bere instalazioetan Animaliak hiltzea, prestatzea eta zatikatzea ikastaroa eskaini du. 180 orduko ikastaro honetan sektorearen etorkizuna bermatuko duten profesional berriak hartatzeko aukera izan da. Horrez gain, inguruko erakundeekin elkarlanerako ekimenak aurrera eraman ditu Zubillaga-Oñatik, besteak beste Euskal Herriko Unibertsitatearekin Arkume proiektuaren baita edo ULMA Inoxtruck enpresarekin karga ezberdinen manipulazioa ahalbidetzen duten ekipoen integrazioarekin. Azken urteetan Zubillaga Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak egiten ari den lana aitortua izan da besteak beste Spri taldearen Haziinova errekonozimenduarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak