Emakumeen Etxearen aukerak partekatzeko saioa egongo da zapatu goizean

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 19a, 16:31

Kale Zaharreko eraikin honetan egongo da Oñatiko Emakumeen Etxea.

Eltzian izango da, 11:30ean, eta funtzionamendua, espazioak eta baliabideak izango dituzte hizpide, besteak beste. Oñatiko Emakumeen Etxeari buruz informazioa izan gura duen edozein herritar dago gonbidatuta.

Emakumeen Etxea zer den, nola funtzionatu dezakeen, zein zerbitzu edo baliabide jasotzen dituen eta zein aukera ematen duen ikusteko irteerak egin zituzten azaroan. Bi irteera izan ziren eta Gipuzkoako lau herritan egon zen hogei bat laguneko taldea: Zumaian, Azpeitian, Donostian eta Hernanin, hain zuzen ere. Hango emakume etxeak bisitatu zituzten eta horietan ikusitakoa partekatu eta esku artean dauden aukerak aztertzea eta jasotzea izango da bihar Eltzian egingo den saioaren helburua.

2020an egin zen diagnosian ikusi zen Emakumeen Etxearen beharra bazegoela Oñatin eta hori gauzatzeko fasean dago orain herria. Kale Zaharreko eraikin bat erosi zen eta gogoeta egin Udalean maila teknikoan zein politikoan. Oinarria aurkeztu zuten urrian eta bisitak egin azaroan.

Herrikoa definitzen hastea izango da hurrengo pausua, baina elkarren artean ezberdinak diren emakumeen etxeak bisitatuta, ikusitakoa eta ikasitakoa partekatu gura dute, aurretik, saio honetan. Emakumeen etxeen gaineko kokapen orokorra ere eskainiko dute. Lagungarria ikusten dute saio hori, hurrengo fasean Oñatiko proiektua definitzen hasteko. Oñatiko Emakumeen Etxeari buruz informazioa izan gura duen edozein herritar dago gonbidatuta. Saio irekia da, 11:30etik 13:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak