Mondragon Korporaziotik irten ala ez erabakitzeko batzarra egiten ari da Ulma Taldea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 16a, 10:44

10:30ean hasi dute batzarra, eta 2.789 bazkidek izan dute bozka emateko aukera. Hasieran, ez zuten argi zein izango zen emaitza, baina badirudi baiezkoaren alde egin dutela: Korporaziotik irtengo da Ulma Taldea.

Mondragon Korporaziotik irten ala ez erabakitzeko bilera egin du gaur Ulma Taldeak, horretarako ezohiko batzarra egin baitu Illunben, Donostian.

Taldea osatzen duten bederatzi kooperatibek autobus bereziak antolatu dituzte bertaratzeko, eta goizeko lehen orduan atera dira lantegietatik. Aurrez zehaztu bezala, 10:30ean hasi da batzarra, baina 09:30ak alderako lehen beharginak dagoeneko iristen hasiak ziren gunera. Guztira, 2.789 lan-bazkidek dute bozkatzeko aukera, eta modu telematikoan egingo dute.

Alabaina, langileak ez daude ziur zein izango den aterako den emaitza, Goienari hasi aurretik jakinarazi diotenez. "Urduritasun puntu batekin gatoz, azken asteak mugituak izan dira, informazio kontrajarriarekin", azaldu du euretako batek, baina izan dira iritzi gehiago ere. "Jendeak erabakiko du zein den etorkizuna. Zalantza askorekin bizi izan ditugu azken asteak, eta zalantza dut zer aterako den ere; halere, emaitza bat edo beste izan, Ulmak eta MCCk aurrera jarraituko dute".

Bazterrak nahastu dituen gaia

Ulmaren eta Mondragon Korporazioaren arteko aferak bazterrak nahastu ditu, eta Eusko Jaurlaritzara ere iritsi da gaia. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak egoeraz hitz egin du, Orona ere gogoan hartuta, talde horrek ere gaur erabakiko baitu zer egin Korporazioarekin duen harremanetan. Hala ere, Tapiak nabarmendu du erabakia bat edo beste izan, "errespetatzea" tokatzen dela. "Mondragonen gelditu edo irten, etorkizuna da garrantzitsua". Hala, espero du gerora ere "kooperatibaren izpirituari" eutsiko dietela.

Erlazionatuak

Norabide berria hartu edo ez

Eneko Azkarate Laspiur 2022 abe 16 Arrasate   Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak