Lainoagatik, 10:30ean hasi zuten basurde-batida domekan Urbia inguruan, San Adrian kobazuloa eta Oltza artean. Bi kolpe jo zituztela baieztatu du Gipuzkoa eta Arabako Partzoneriak, guztira hamabi basurde bota zituztela, –zazpi ar eta bost eme–, eta beste hamarrek ihes egin zutela. 16:00etan bukatu zuten basurde-uxaldia.