Basurde batida egingo dute Urbian domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko abe. 8a, 18:07
Basurdea (Argazkia: wikipedia).

Gipuzkoa eta Arabako Partzoneriak jakitera eman duenez, abenduaren 11n, eguraldiak laguntzen badu, basurde-uxaldi bat egingo dute Urbian, San Adrian kobazuloa eta Oltza artean, hain zuzen ere.

Domekan Urbian basurde batida egingo dela jakinarazi du Gipuzkoako eta Arabako Partzoneriak eta gomendio batzuk egin ditu egun horretan Urbia aldera joateko asmoa izanez gero kontutan hartzeko. San Adrinetik Aitzgorrira maratoiko bidetik joatea aholkatzen du eta Urbira Aitzgorritik bueltan joatea. Zumarraunditik berriz, Urbiara pistatik joatea. Hirugarren eta azkena, San Adrian kobatik Oltza bitarteko gunea saihestu behar dela.

Urbia inguru horretan abisuak eta kartelak egongo direla ere badio Partzuergoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak