Deba ibaiaren inguruko ikus-entzunezkoa eskainiko dute gaur zinema aretoan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 27a, 11:11

Jose Antonio Azpiazu historialaria errekaren gaineko azalpenak ematen.

Deba ibaiaren eta haren adarren gaineko Errekak bizi ikus-entzunezkoa eskainiko da gaur, eguena, Oñatin. Askotariko gaiak landu dituzte Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimenak eta Goienak elkarlanean egindako ikus-entzunezko honetan.

Eskualde mailako lehen erreka garbiketaren testuinguruan landutako dokumentalak, bailarari izena ematen dion ibaiaren aspektu desberdinak jasotzen ditu, baita erreka garbiketaren egunean bertan hartutako irudiak ere. Goienako kazetari Julen Iriondo ibili da dokumentala lantzen: "Saiatu gara errekak izan ditzaken hainbat alderdi lantzen ikus-entzunezkoan. Adibidez, geologo batekin landu dugu hirigintzak edo industria eraikitzeak izan duen eragina. Naiara Corcuerarekin, fona eta flaura. Jose Antonio Azpiazurekin errekak historian izan dituen erabilpenak; Antzuolatik Debaraino nabigateko modukoa zen garai batean, adibidez, Deba ibaia, Antzuola bera Gipuzkoako merkataritza gune garrantzitsuenetako bat izan zen".

Zinema aretoan, 18:00etan

Goienaren gizarte-erantzunkizunaren eta komunitatearekiko elkarlanaren emaitza da ikus-entzunezkoa. Debagoienean Erreak Bizi Auzolanean ekimenak eta Goienak elkarlanean osatu duten dokumentala da. "Ekimenak bazituen osagai batzuk interesekoak Goienarako: bailara mailako erreka garbiketa bat egin da, eta bestetik, naturarekiko eta klimarekiko guk dugun konpromisotik gura genuen ekarpen bat egin. Eta ikus-entzunezko hau gure hedabideetan zabaltzeaz gain, gure eragin eremuak diren herrietara eramateko hautua egin genuen", Miren Arregi kazetariaren hitzak.

Gaur, eguena, urriak 27, eskainiko da ikus-entzunezkoa Oñatin. Zinema aretoan izango da, 18:00etan. Miren Arregi kazetari oñatiarrak egingo ditu aurkezpen lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak