2022/11/08 18:00 - 20:00

Ikastaroak

Eskola feminista iraunkorra

Eskola feminista iraunkorra
Liburutegia, Oñati

Feminismoaren gaineko hausnarketarako espazioa, "hasi berrientzat". Feminismoaren eta honen baitako ideia eta eztabaida nagusien gaineko oinarrizko formazio edo hausnarketarako espazioa eskainiko da. Irakurgai eta euskarri ezberdinetatik abiatu (testu solteak, artikuluak, liburuak,ikus-entzunezkoak, podcastak…) eta trukerako gune bat sortzea izango dute helburu, pentsamendu kolektiboa sustatzeko. Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan.Euskaraz. Irakaslea: Maider Avaristo (Emagin). Datak: Azaroak 8, abenduak 20, urtarrilak 10, otsailak 14, martxoak 7 apirilak 18 eta maiatzak 9 (hilean astearte bat). Ordutegia: 18:00-20:00. Lekua: liburutegiko atikoa. Iraupena: 14 ordu. Matrikula: hamar euro.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.