Herriko erreken egoera hobetzeko tailerra egingo dute iluntzean kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 11a, 15:12

Natur Eskolak antolatutako Ibailagun astearen barruan, Euskal Herriko Unibertsitateko bi irakasle etorriko dira iluntzean herriko erreken egoera ezagutu eta hobetzeko tailerra egitera; 19:00etan, kultura etxean.

Tailer honez gain, beste bi ekintza ere antolatu ditu Natur Eskolak aste honen barruan. Domekan, irteera egingo dute Olateko zentralera. Araotzetik egingo dute ibilbidea, zentralera heltzen diren lau hodietako hiru bisitatuz –Arantzazutik dator laugarrena–: beheko kanalekoa, Saratxo eta Aitzgain. 08:30ean elkartuko dira San Lorentzoko autobus geltokian autobusez joateko Araotzeraino.

Martitzenean, berriz, dokumentala eskainiko dute, 19:00etan, kultura etxean: 'Monopolioa: agua, negocio y poder político'.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak