Elikadura eta natura batzen dituen lehen tailerra bihar da

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 7a, 09:52

Elikadura eta natura uztartuko dituzte tailerrean.

Jakiek zer eskaintzen duten, hidratazioaren garrantzia eta eguneroko jatorduak garaiko produktuekin nola aberastu landuko dute bihar, zapatua, 11:30ean, Natur Eskolan, hango langileekin eta Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Ayerbe nutrizionistekin.

Naturaren erritmoak kontuan izan eta ongizate integral eta elikadura osasuntsua eta jasan- garria ardatz izango dituzten proposamenak eskaintzeko proiektua landu dute Natur Eskolak eta Orekan Jan eta Izaneko Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Ayerbe nutrizionistek. Naturari entzunda autoezagutza landu eta zaintza pertsonalerako tresnak eskainiko dituzte, elikaduraren bitartez.

Tailerren bitartez egingo dute eskaintza hau. Hamaika egingo dituzte, urrian hasita, hilean bat. Eta zapatukoa izango da lehendabizikoa.

Natur Eskolan egingo dute, 11:30ean hasita. Komeni da izena aurrez ematea: 651 70 17 41 edo 747 40 50 28 edo info@amaianutrizioa.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak