Nekazariek, abeltzainek eta artisauek barazkien, fruten, gazten eta animalien erakusketa eta lehiaketa egin dituzte. Horretaz gain, Gipuzkoako 27 sagardogileren eskutik, estarria sagardoz bustitzeko aukera ere izan dute Foruen plazan bildu diren lagunek. Aurten, gainera, Aramaioko Iturrieta sagardoa dastatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek. Guzti hau, herriko txistulari taldeak eta trikitilariek girotu dute. Eta, nola ez, taloa dastatzeko aukera ere izan dute oñatiarretzako jaietako egun kuttunena ospatzen ari diren honetan.
2022 urr 01 Oñati
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.