Honakoa izan da gazta lehaiketako sailkapena: Nestor Alzelaik, Aldai, lehenengo postua lotu du; bigarrena, berriz, Aitor Uriartek, Uxarte Garai; eta, hirugarren postua, Maialen Madiank, Gezaltza.
Nekazariek, abeltzainek eta artisauek barazkien, fruten, gazten eta animalien erakusketa eta lehiaketa egin dituzte. Horretaz gain, Gipuzkoako 27 sagardogileren eskutik, estarria sagardoz bustitzeko aukera ere izan dute Foruen plazan bildu diren lagunek. Aurten, gainera, Aramaioko Iturrieta sagardoa dastatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek. Guzti hau, herriko txistulari taldeak eta trikitilariek girotu dute. Eta, nola ez, taloa dastatzeko aukera ere izan dute oñatiarretzako jaietako egun kuttunena ospatzen ari diren honetan.
Honakoa izan da gazta lehaiketako sailkapena: Nestor Alzelaik, Aldai, lehenengo postua lotu du; bigarrena, berriz, Aitor Uriartek, Uxarte Garai; eta, hirugarren postua, Maialen Madiank, Gezaltza.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.