Laborategian ateratako emaitzetatik ondorioztatuko dute Sancti Spiritus unibertsitateko eraikinaren egoera zein den, baita hemendik aurrerako kontserbazio-prozesua nolakoa izan behar den ere. Erorketaren kausa oraindik zein izan den jakiteke dagoen arren, Ancora kontserbazio-elkarteak adierazi du mantentze-lanak behar bezala egiten ez direlako gertatu dela ezbeharra. Beste hipotesi batek udan egin duen beroan jartzen du fokua.
