Lehenengo egunak “ondo” joan direla azaldu du Naiara Romanetek, Peio Bilbaorekin batera aurrerantzean fondako kudeatzailea izango denak. Atzo pintxoak eta ogitartekoak bakarrik eskaini zituzten, eta gaur plater konbinatuekin ere hasi dira; afariak ere ematen dituztela nabarmendu dute.
“Gauza batzuk agortu egin zaizkigu, uste baino jende gehiagok eskatu dituelako postreak-eta. Erritmoa hartzen gabiltza”, adierazi du Romanetek. Gaineratu du jendea ilusioarekin gerturatu dela: “Aipatu digute pena ematen zuela Urbiara igo eta fonda itxita egoteak. Pozik ikusi dugu jendea, eta ulerkor gauzak agortu zaizkigunean”.
