Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak trantsizio energetikoaz egingo du berba bihar Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uzt. 12a, 09:05

Trantsizio energetikoa izango da gaia (Argazkia: energiaadebate).

Oñatiko Euzko Alderdi Jeltzaleak antolatutako trantsizio energetikoari buruzko hitzaldian hartuko du parte bihar, uztailak 13, Iñigo Ansolak, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak.

Oñatiko EAJ alderdiak antolatuta, trantsizio energetikoari buruzko hitzaldia egongo da asteazkenean, hilak 13, Oñati. Energia ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko eredu iraunkorragoak lortzeko asmoz, gaian adituak diren bi hizlari gonbidatu ditu EAJ-k. Iñigo Ansola – Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendaria– da bat eta Euskadin energia-trantsizioa nola gertatzen ari den azalduko du, energia komunitateak azpimarratuz. Bigarrena Iñigo Eguiazabal da –KLiUX Energies enpresako sortzailea eta CEOa– eta hitz egingo du bere enpresak eskala txikiko haize-sorkuntzako soluzio berrien arloan egiten duen lanaz, eta bereziki, ardatz bertikaleko aerosorgailuen garapenaz eta fabrikazioaz.

Hitzaldia kultura etxean izango da, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak