Gutxienez martitzenera arte ezingo da bainurik hartu Usakon

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko ekainaren 17a

Usako, aurreko zapatu goizean, jende barik.

Osasun publikoaren debekuak bere horretan jarraitzen du Usakoko uren analitiken emaitza dela-eta. Beraz, oraindik ezin da bainurik hartu Usakon.

Debekatuta egongo da Usakon bainatzea asteburu guztian zehar eta baita astelehenean ere. Astelehenean bertan hartuko dute berriro lagina eta martitzen goizean emango dute horren emaitza. Datuaren arabera, martitzenetik aurrera bainatu ahal izango da ala ez.

Erlazionatuak

Usakon bainatzea debekatuta dago gaurtik

Oihana Elorza Gorostiza 2022 eka 15 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak