Usakon bainatzea debekatuta dago gaurtik

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 15a, 11:42
Usako gaur goizean.

Ur-analisietan E.coli bakterioaren kontzentrazio handia antzeman dute eta bainua debekatu du osasun publikoak. Kontrako abisurik jaso arte, ezin da Usakon bainatu. Udala harremanetan dago osasun sailarekin gaia kudeatzeko eta hurrengo urratsak zehazteko. 

Osasun publikoak astelehenean egindako ur-analisian E.coli kontzentrazioak baimendutako muga apur bat gainditzen zuela ikusi zuten eta beste analisi bat egin zuten atzo, martitzena. Erreferentziazko muga bikoiztu egiten zuen atzoko emaitzak eta bainua debekatu egin du osasun sailak, kutsadura fekala dagoela ondorioztatuz. Gaurtik, eguaztena, eta kontrako abisua jaso arte, ezin da bainurik hartu Usakon. 

Udala harremanetan dago osasun publikoarekin gaiaren jarraipena egiteko eta hurrengo urratsak emateko. Bitartean, debekuaren berri ematen dituen kartelak jarriko ditu udaltzaingoak.

Analisi gehiago

Osasun publikoak bainu denboraldirako duen protokoloaren arabera, zortzi bat aldiz analizatzen du Usakoko ura, bi astean behin, gutxi gora behera. Horrelako kasuetan, baina, analisi gehiago egiten ditu. Hurrengoa noiz egingo den, baina, oraindik zehazteko dago. Ur-analisietan parametro denak neurrian daudela ikusi arte ezingo da bainatu Usakon. 

E.coli bakterioa ugaztunen hesteetan bizi da, gizaki nahiz animalietan. Bera osatzen duten mikroorganismoak onuragarriak dira, orokorrean, eta gorotzekin kanporatzen da. Baina laborategian analizaturiko ur edo janari baten laginean E.coli bakterioa baimendutako kopurutik gora agertzen bada, ur edo janari horrek berriki gertatutako kutsadura fekala duela ondorioztatzen da. Usakon gertatutakoaren arrazoia zein den oraindik ez dakite, ez dute fokua aurkitu. 

Erlazionatuak

Bero olatuaren aurrean, freskatu nahian

Jon Irizar Aranguren 2022 eka 15 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak