2022/06/18 10:30 - 23:59

Ospakizunak

Antixena gaztetxeak 10 urte

Antixena gaztetxeak 10 urte
Antixena gaztetxea, Oñati

Egun osoko egitaraua gaztetxeko X. urteurrena ospatzeko:

  • 10:30ean: Zuhaitz landaketa eta talla aldaketa gaztetxean. Jadanik ohitura den bezala, gaztetxeko urteurrenarekin batera zuhaitz landaketa egingo da Antixenako parkean. Horretaz gain, gaztetxeko sarreran dagoen talla ere aldatuko da eta berri bat jarriko da, urteurrena ospatze aldera.
  • 11:00etan: Gaztetxearen aldeko topa eta bizikleta poteoa. Gaztetxearen alde topa eginez hasiko da bizikleta poteoa, poteoan Oñatiko gaztetxe zaharretan egingo ditugu geldialdiak besteak beste.
  • 14:30etan: Bazkaria. Irunberri plazan egingo dugu bazkaria eta aurrez apuntatu beharko da, tiketak Arranoeta Ongi tabernetan daude eskuragai langabeentzat 10€tan eta langileentzat 15 eurotan. Aukera beganoa ere egongo da.
  • Ondoren: jolasak
  • 19:00etan: Elektrokela elektrotxaranga. Bazkari eta bazkalostekoak eginda Irunberri plazatik elektrokela elektrotxaranga habiatuko da, kaleetan zehar musika eta jaia hedatuz.
  • 22:30etan: Kontzertuak. Irunberri plazan. Lukiek, Keike, Lizartxo, Berebiziko DJ-ak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak