Oñatitik Arantzazurako autobusa hartzeko ilera luzeak sortu dira gaur lehenengo orduan. Dagoeneko konpondu da arazoa.
Atzo gauerako Arantzazuko aparkalekua beteta zegoen, eta, ondorioz, goizeko lehenengo ordurako Ertzaintzak Arantzazurako bidea itxi egin du autoendako. Gomendio izan da autobusa hartzea. Gainera, gaurko egunerako, Oñatiko Udalak autobus zerbitzua indartu du.
Kanpin-dendak Urbian
Urbian lo egin dutenak ere asko izan dira. Sare sozialen bitartez, Urbiako Fondak hainbat irudi argitaratu ditu atzo iluntzekoak; horietan, kanpin-dendak ikusten dira Urbiako zelaietan.