Herribusa, 30 minutuero
Arantzazura igotzeko lehen autobusa 07:30ean irtengo da Oñatitik eta 18:30ean azkena, ordu erdian behin bat. Arantzazutik Oñatira jaisteko, aldiz, 08:00etatik 19:00etara izango da autobus zerbitzua. Gainera, herrigunean geltoki bat gehiago izango duela ere aurreratu dute: San Lorentzo-Olakua, Kalegoiena eta Postetxean ez ezik, Arantzazuko Ama kalean ere geldituko da herribusa, zehazki Elkar Hezi ikastetxe aurrealdean.
Arantzazuko aparkalekuak
Autokarabanak aparkatzeko gunea errespetatzeko eskaria ere egin dute Udaletik. Hala, gogorarazi dute, Arantzazun, goiko aparkalekuetan debekatutako dagoela 5 metro edo gehiagoko luzera duten ibilgailuak aparkatzea, eta, ibilgailu horiek beraiendako egokitutako gunean utzi behar dituztela. Bestalde, Arantzazun autokarabanak aparkatzeko gunea betetzen denean, herrirantz, San Martin AK Gunera desbideratuko dira.
Azkenik, jakinarazi dute, autoendako aparkalekua beteko balitz, errepidea itxi egingo duela Ertzaintzak eta bertaratzeko modu bakarra autobusa izango dela.