Egubakoitzean bukatzen da partaidetzazko aurrekontuetarako proposamenak egiteko epea

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko maiatzaren 24a

Partaidetzazko aurrekontuen barruan, 500.000 euro bideratuko ditu Oñatiko Udalak herritarren proposamenak burutzeko. Aurten erabakiko da zer egingo den kopuru horrekin eta 2023an eta 2024an gauzatuko dira. Faseka egingo da prozesua. Proposamenak egitea da lehen pausua eta hilaren 27a da horretarako azken eguna.

Proposamenak udal webgunean sartuta edo horretarako propio herriko hainbat eraikinetan jarri dituzten ontzietan esku orria sartuz egin daitezke. Baldintza batzuk bete beharko dituzte proposamenak eta leheneste fasera pasako dira zuzenak direnak. Baloratu egingo dira gero eta azkenik, udazkenean, bozkatu eta erabaki. Herritarren erabakia loteslea izango da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak