Ederki ospatu dute Urgain Eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko mai. 16a, 14:30

Egun osoko egitaraua zuten prest zapatuko Urgain Eguna ospatzeko eta egunaz gozatu zuten egunaz parte-hartzaileak. Guraso elkarteek esker oneko mezua zabaldu dute.

Hemen Urgaineko guraso elkarteek zapatuan egindako Urgain Egunaren ostean ateratako gutuna:

------

"Guraso elkarteetatik eskerrik asko erraldoi bat bidaltzea besterik ez zaigu ateratzen zapatuko egun borobilaren bixamona ederretik!!!!! 

Eskerrik asko urgaindar komunitate oso osoari. Zapatuan ere frogatuta gelditu zen ilusioz eta batez ere elkarlanean gauza ederrak lor daitezkeela!!! Zapatukoa MUNDIALA izan zen!!! 

Mila esker denoi hor egoteagatik, lan ikusgarri eta ikusezin pila bat egiteagatik, parte hartzeagatik, izateagatik eta elkarrekin ametsak egi bihurtu daitezkeela frogatzeagatik!

Ziurrenik hariren bat zintzilik utziko genuen, ertzen bat zorrotz... Baina denaren gainetik urtetik eta urtera hobetzeko ahaleginean...bidelagun izaten jarrai dezagun! 

Bejon deizuela denoi!!

 Urgaineko Guraso elkarteen izenean"

Erlazionatuak

600 lagun elkartuko dira Urgain Eguneko bazkarian

Oihana Elorza Gorostiza 2022 mai 10 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak