Irunberri plazan, Zuazola institutuaren aurrealdean izango da zapatuko Urgain Eguneko gune nagusia. Hantxe egingo dute muntaia auzolanean eta segidan, gosari herrikoia eskainiko diete herritarrei komunitate sahararraren eskutik. Eta segidan izango dira antolatutako gainerako ekintza guztiak; Irunberri plazan gehienak, baina baita handik plazara bitarteko kaleetan ere. Lip Dub-a, berriz, plazan bertan egin eta grabatuko dute. Ari dira horretarako entseatzen ikasleak, irakasleak zein gurasoak; egubakoitzean dute azken entsegu orokorra.
Bazkaltzeko orduan, paella jango dute gehienek, baina etxetik bazkaria eramango dute beste hainbatek; 600 lagunek bazkalduko dute elkarrekin. Arratsaldeko antzerkian DBHko ikasleek hartuko dute parte eta herritar guztiendako izango da hori ere; institutuko aretoan izango da eta unean bertan banatuko dituzte sarrerak. Iluntzeko kontzertuak kanpoan izango dira.
Egitaraua
Egun osoko egitaraua prestatu dute. Hauxe da:
- 9.00 Muntaia auzolanean. Zuazola Oñati Institutuan (Irunberri plazan).
- 10.00 Gosari Herrikoia.
- 10.45 Pregoia Gonbidatu Bereziekin.
- 11.00 Kalejira musikatua Herrigunean zehar GOT elektrotxarangarekin.
- 13.00 Ekitaldia eta Lib Dub erraldoia (Urgaineko Bideoklipa abestiaz).
Herriko plazan. - 14.00 Bazkaria.
Txartelak aurrez salgai egongo dira.
Katering-az gain norberak etxetik janaria ekartzeko aukera egongo da.
Txikitxoentzat gune lasaia egongo da Zuazola Oñati Institutuan (Irunberri plazan). - 15.30 Antzerkia Areto Nagusian.
- 16.00 Guztiontzako Tailerrak (Txatxilipurdi Elkartea).
Zirku tailerra, Sormen txokoa, Natur elementuekin jolasean.
Zuazola Oñati Institutuan (Irunberri plazan). - 17.30 Apar festa eta bizkotxo jana.
- 18.00 Argazki erraldoia.
- 18.30 Kontzertuak:
Aiert Alberdi
DJ Tintz - 20.30 Amaiera