"Gure babesik handiena adierazi nahi genieke hildakoaren gertukoenei.
Urtea hasi zenetik 27 dira soldatapean lanean ari zirela hildako langileak. Ezin esan beraz, gertakaria kasu isolatu bat denik. Eguneroko ogia dira, istripuak lantegietan. Aste honetakoa beraz, sistemari berezkoa zaion biolentziaren aurpegi gordinenaren beste adibide bat dugu", salatu dute.
"Krisi garaiak bizi ditugu egun eta langileriaren aurkako ofentsiba abian da. Inoiz baino garrantzitsuagoa da horregatik, langileok independenteki antolatzea. Gure buruak babestu eta burgesiarekiko indar posizioa hobetzea ezinbestekoa da. Bide horretan, autodefensa bitartekoak garatzeko asmoan berresten gara.Egunez egun, biolentzia kapitalistari aurre eginez eta sozialismoaren eraikuntzari ekarpena egiteko", gaineratu dute.
Asteleheneko elkarretaratzeak
Era berean, gehiengo sindikalak astelehenerako elkarretaratzea deitu du. Hala, ELA, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek, LABekin batera, elkarretaratzea deitu dute datorren astelehenerako –maiatzak 16–. Senide eta lagunei "babesa eskaintzeko" eta "behingoz" neurriak har daitezela aldarrikatzeko, Oñatiko Foruen Enparantzan bilduko da gehiengo sindikala 12:30ean.
Bestalde, astelehen arratsalderako Oñatiko Eskubide Sozialen Aldeko Batzordeak mobilizazioa deitu du.
Asteazkenean gertatutako lan istripuaren ondorioz zauritutako langile oñatiarra bart hil da.
— Oñatiko Eskubide Sozialen Aldeko Batzordea (@OnatikoB) May 13, 2022
Dagoeneko 27 dira lanean hildako euskal langileak.
Astelehenean 19:00tan mobilizazio zabal bat burutuko dugu plazan eta atxikimenduak jasotzen gabitz.#AskiDa#LanIstripurikEz