Gnat Zinemako bi filma ekarriko dituzte Oñatira

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko maiatzaren 5a

Aldundiko ordezkaria Gnat Zinemaren aurkezpenean, astean (Argazkia: Gipuzkoako Aldundia).

Bego Zubiaren Gallastegiren 'Urak aske' dokumentala maiatzaren 11n eskainiko dute eta astebetera Erlend Eirik Mo danimarkarraren 'Journey to Utopia'. Ingurumenari lotutakoak dira biak.

Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren II. edizioa aurkeztu du Gipuzkoako Aldundiak. Hamar filma proiektatuko dituzte horren barruan eta erakustaldia maiatzaren 10etik 20ra bitartean egingo da Gipuzkoako bederatzi udalerritan. Herrietako bat da Oñati.

Oñatin eskainiko dituzten ikus-entzunezkoak dira: Bego Zubia Gallastegiren Urak aske dokumentala (maiatzaren 11n) eta Erlend Eirik Mo danimarkarraren Journey to Utopia (maiatzaren 18an) ikus-entzunezkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak