Korrika propiorik ez, eguraldiagatik, eta Txikia, kolokan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko mar. 31a, 14:15

Oñatiarrak, Zubillaga inguruan, 2019an.

Oñatiko Korrika propioa bertan behera uztea erabaki du herriko Korrika batzordeak, eguraldiagatik, erabili behar ziren materialak ezin direlako erabili.

Parte hartzekoak ziren eragileei, baina, zuzenean Elorregira joateko gonbidapena egin diete, han hartuko duelako Oñatik lekukoa, Arrasaterantz. 12:30ean oñatiarrak Elorregin egoteko da deia.

Hori horrela, Korrika Txikian maila guztietako ikasleek parte hartzea zen asmoa, ohiko ibilbidea luzatuta. Baina gaur, egubakoitza, goizean, erabakiko dute, eguraldia ikusita, asmo horrekin aurrera egin edo ez. Bertan behera geldituz gero, astelehenean egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak