Soul eta R&B doinuekin "giro magikoa" sortu da aretoan. Algortako abeslariak hasieratik harrapatu ditu ikusleak duen ahots sakonarekin, egiten dituen dantzekin eta agertokian duen indarrarekin, ahaztu barik alboan duen goi mailako seikotea.
Emanaldiak iraun duen ordu eta erdi inguruan dena eman dute; eta publikoak ere ondo erantzun du, eskatu besteko dantzarik egin ez arren, lehenengo abestitik azkenera arte, txaloak eta irribarreak oparituta.