Zuhaitz eguna dute bihar Aloñan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko mar. 10a, 12:54

Aurreko urte batean egindako zuhaitz egun bateko argazkia (Argazkia: Aloñako lagunak)

Aloñako Lagunak taldearekin eta Natur Eskolako hezitzaileekin batera ospatuko dute beste behin Aloñako zuhaitz eguna. Domekan izango da.

Aloñako magalean dagoen Unaimendin (Duru) elkartuko dira domeka goizean, 10:00etan eta bi motatako lanak egingo dituzte:  Gorgomendirako bidean dauden aurreko urteetako itxitura pare bat konpondu, bertako zuhaitzen enbor apurtuak moztuz, eta lehortuta edo elurrak apurtuta hondatu diren zuhaitzak ordezkatzea, hostazuriak, mendiko haritzak eta landatuz. 

Aloñako Lagunak taldeak blogean du jasota informazio guztia eta izena non eman daitekeen ere badator.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak