Taldekideak alboan izan zituzten bideoklipean parte hartu duten lagunak eta baita bilduma berriko kantu egileak ere.
"Gustura eta pozik"
Zinema aretoa guztiz bete ez zen arren, jende asko batu zen oñatiarren abesti berriak beratik bertara entzuteko. "Oso gustura egon ginen, eta pozik gaude dena aurrez prestatu moduan atera zelako. Agertokia txukun jantzi genuen, eta bertan izan ziren, gurekin batera, kantu batzuen letra-egileak eta bideoklipean parte hartu duten lagunak ere. Oso eroso sentitu ginen, bigarren aldia zen hala aurkezten genuela. Hortaz, gure sentsazioak oso onak dira eta halakoak izan dira publikoaren partetik jaso ditugunak ere. Orain prest gaude hiriburuetako birari heltzeko"., kontatu du taldeko abeslari eta gitarra-jole Xabi Yanizek.
Iñaki Goitia Oñatiko idazlearen hitzekin osatutako Itzala beti itzal kantua, emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoa, hemen ikusgai.