Ohi baino apalxeago, baina ondo joan da zuhaitz azoka

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko mar. 5a, 15:05

Ingurumen Jardunaldien barruan, zuhaitz azoka egin dute goizean Oñatin, Natur Eskolak antolatuta. Eguraldiak ez du lagundu, eta ohi baino jende gutxixeago ibili da plaza inguruan. Mintegietako jendea, hala ere, nahikoa gustura geratu da salmentekin.

Zaldibarko Belar mintegikoek zioten "nahikoa ondo" saldu dutela, "betiko antzera, apur bat gutxiago, agian". Gehien saldu dituztenen artean, "sagarrondoak, laranjondoak eta limoiondoak", adierazi dutenez.

Fruitu txikiekin egiten du, ostera, lan Zarauzko Giroa mintegiak. Hauen eskaintzatik arrakasta handiena izan dutenak mugurdiak –frambuesa– eta ahabiak –arandano– izan dira, azaldu dutenez. Salmentak "nahikoa ondo" joan ei zaizkie horiei ere.

Natur Eskolako Aimar Uribesalgo ere konforme zen azokak emandakoarekin: "Sei mintegi izan ditugu, eta denetik ekarri dute: fruta arbolak, bestelako zuhaitzak, Euskal Herriko hazi ekologikoak –bakarrak– ekarri dituzte Alekakoek, fruitu gorriak ere izan dira...".

Salmentak eta jendea ohi baino apalagotik joan arren, azoka ondo atera dela zioen Uribesalgok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak