Urte askoan egon dira Errekalden okaranak modukoak ematen zituzten zuhaitzak. Auzotarrak, baina, ondoko eserlekuak zikintzen zituztelako edo lurrera erortzean zorua labainkorra bihurtzen zelako, kexak zituzten eta horien berri eman izan dute Udalean. Auzotarren kexa horiek eta zuhaitzak gaixo ere bazeudela ikusita, kendu eta berriak jartzea erabaki dute. Gereziondo japoniarrak dira landatu dituzten zuhaitz berriak. Ez dute fruiturik ematen baina bai lorea.

Errekalden ez ezik, San Lorentzo auzoan ere egin dituzte aldaketa batzuk. Auzo hasierako berdegune batean belarrezko hesia kendu eta zuhaixkak sartu dituzte.