Urratsez urrats, norabide bakarrean bidea egiten

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 21a, 10:04

2013tik, Goribar auzoan daude bulego, tailer zein almazenak.

Egurrezko egitura industrialak oinarri, egiturak sendotu nahian ari dira buru-belarri azken urteetan. Iraganean egindako bideari eutsiz, eta etorkizunera begira ate berriak irekiz. "Urratsez urrats, hankak lurrean".

Bi buru, norabide bakarra

Hiru hamarkadatik gora daramatza Eguzkialde Enbalajeak enpresak Oñatin. Olabarrietako auzoan egin zituen hastapenak; baita duela 17 urte errelebo aldaketa ere. Ez zen, baina, gauetik egunerako iraultzarik izan. "Jatorri, molde eta produktuak mantendu ditugu, eta pixkanaka, egungo errealitatera egokitzen ahalegindu gara". Nola bezeroen beharretan, hala komunikazio molde eta komunitateari egindako ekarpenetan.

2013an etorri zen aldaketa nagusia: bidegorria zela eta, Olabarrietatik Goribar auzora joan behar izan zuten. Torreauzoko bidegurutzearen alboan errotu dituzte sustraiak geroztik.

Bailara oinarri

Lehengaien jatorria anitza izan ohi den arren, bailaratik, bailarakoekin eta bailarakoentzat dihardu lanean enpresa oñatiarrak. Debagoiendarrak dira langile guztiak, eta uneotan, baita zurezko kutxez, kaiolez, oinarriez, enbalaje bereziez, paletez eta takoez hornitzen dituzten bezero guztiak ere. Eskertuta daude hamarkadetan osatu duten komunitateari, eskertuta elkarlanari.

Eta bailara saretzen jarraitzeko erabakia hartu dute. Hala egiten dute Aloña Mendiko futbol sailarekin, baita Aloñako Igoerarekin. Goienakide izaera bilakaera horretan egindako urrats bat gehiago da. Mantso baina irmo, bidea egiten jarraitzea baita xedea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak