D2030 Garapen Iraunkorrerako Sarearen eta Errez Kooperatibaren eskutik, basoak modu errentagarri, jasangarri eta bateratuan landuko dituen proiektua aurkeztuko dute, "bestelako basogintza eredu baten bidean". Tantai Baso Jabe Kooperatibaren helburuez eta orain arteko ibilbideaz mintzatuko dira, parte-hartzaileen galderak edo zalantzak argitzearekin batera.
Kultura etxean da gaur aurkezpena, 19:00etan.