Bisita gidatuak egingo dituzte otsailean Natur Eskolan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko ots. 8a, 12:33

Oñatiko Natur Eskola.

Ingurumen jardunaldietan, hitzaldiak, irteerak eta ikus-entzunezkoak izango dira hilabete honetan

Ingurumen jardunaldiak antolatu ditu aurten ere Natur Eskolak, eta, horien barruan, eraikin eraberritua erakusteko bisita gidatuak egingo dituzte bertako hezitzaileek. Martxoaren 4ra bitartean, Natur Eskola barrutik ikusteko aukera egongo da, 16:00etatik 18:00etara, eta tarte horretan, 17:00etan, bisitak gidatuak izango dira, azalpenekin.

Hilabete osoko jardunaldiak

Jardunaldien barruan jarri ohi duten erakusketa ere astelehenetik, atzotik, dago ikusgai, 27ra arte, kultura etxeko erakusketa aretoan; Felix Calvok hegaztiei ateratako argazki erakusketa, hain zuzen ere. Hitzaldiak, irteerak eta ikus-entzunezkoak ere egongo dira otsailean zehar ingurumen jardunaldien barruan. Adibidez, oinazpiko unibertsoari edo klima aldaketak basoetan izan duen eraginari buruzko hitzaldiak egongo dira, baita San Martin hariztia ezagutzeko irteera eta Zumiriki dokumentala ere, zineklubean. Antolatutakoak agendan daude jasota. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak