Oñatiko Udalak eskaintzen duen Jabetze Eskolaren barruan antolatutako tailerra. Autodefentsa tailerrean, autozaintza eta indarkeria matxistaren jatorria landuko dute. Hori gertatzea ahalbidetzen duten faktore desberdinak aztertuko dituzte, eta harreman osasuntsuak nola sor ditzakegun ikasiko dute. Gainera, espazio digitalean feminismoa bizi dadin zer aukera eta irizpide dauden ikusiko dute. Irakaslea: Jone Zalduegi (euskaraz). Doan
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.