2022/02/26 09:30 - 14:00

Ikastaroak

Mendi orientazioa

Mendi orientazioa
Euskaldun Berria gela, Oñati

Oñatiko Udalak eskainitako Jabetze Eskolaren egitarauaren barruan antolatutako saioa. Ikastaroan, norberak erabakitako lekura autonomia osoz joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dituzte, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Mendian segurtasunez ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko dituzte. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasten jarraituko dute era praktiko batean. OHARRA:  Ikastaroan izena emateko, beharrezkoa izango da mendian 3-4 orduz ibiltzeko gai izatea eta ikastaroko saio guztietara joateko konpromisoa hartzea. Horrez gain, beharrezkoa izango da mendiko botak eta motxila eramatea ikastarora. Irakaslea: Patri Espinar (euskaraz). Data: Otsailak 25 eta 26, martxoak 4, 5, 12 eta 19 Ordutegia: Ordutegia: Ostiraletan 17:00-20:00 eta
larunbatetan 9:30-13:30 (12 eta 19an) eta 9:30-14:00 (26 eta 5ean). Guztira 23 ordu. Prezioa: 20 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak