Ordu eta erdiko iraupenarekin, bete egin zen Santa Ana antzokia atzo arratsaldean Mireia Gabilondo edota Jose Ramon Soroiz protagonista dituen antzezlana ikusteko, beste hainbaten artean. Datozen hilabeteetarako 30 saio baino gehiago aurreikusita dituztela azaldu du Mireia Gabilondok, eta bailarara ere itzuliko dira; apirilaren 3an Arrasateko Amaia Antzokian eskainiko dute.