"Lehen Diputazioak laguntzak ematen zituen, orain hori ere ez. Gure gain hartu beharko dugu, eta zelaia biziberritzeko makinak sartu beharko ditugu. Bestela zelaiak ez du ganaduarendako balio", azaldu du Arantzazuko Azpilleta baserriko Miguel Arregik.
Basurdeekin zer egin ez dakitela, etsita daudela nabarmendu du Arregik.