6-3ko emaitzak izan dira kategoria guztietako finaleko partiduetan. Guztira, 9 eta 14 urte bitarteko 24 gaztetxok hartu dute parte txapelketan, eta mailaka banatuta, Gorostiaga, Legorburu eta Urdanpilleta izan dira saridunak.
- Benjaminetan: Mauro Gorostiaga-Hodei Umerez (6-3)
- Alebinetan: Liher Legorburu-Unax Zubia (6-3)
- Infantiletan: Manex Urdanpilleta- Oier Sagasta (6-3)
Ane Buquete izan da neska parte-hartzaile bakarra eta mutilekin batera jokatu du, alebin mailan.