Iphone-etan ere deskargatu daiteke Appa hi! aplikazioa

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urt. 3a, 18:36

'Appa hi!' aplikazioa.

Oñatiko hitanoa ikasteko aplikazioa da Appa Hi! eta Android telefonoetan ez ezik, iPhone-etan ere deskargatu daiteke dagoeneko.  Galdera-erantzun estiloko jolasa da, bost astetan hitanoaren oinarriak ikasteko aukera ematen duena.

Oñatiko hitanoa ikasteko aplikazioa da Appa hi!. Android telefonoetarako prestatu zuten lehenengo eta arrakasta handia izan du, 700 aldiz deskargatu dute. Orain iPhone-etan ere deskargatu daiteke.  Badihardugu euskara elkarteak garatu du, CodeSyntax-ekin elkarlanean eta Oñatiko Udalari esker.

35 egunean, egunero pilula batean, informazioa ematen da: azalpena, marrazkiak –Mirari Sargazazurenak– eta bideoak, adibideekin –Ingo Xonau! taldeak oñatiarrei egindako grabazioak–. Galdera edo ariketa bat ere etorriko da gero. Aukera ezberdinak eskainiko zaizkio erabiltzaileari, eta, zuzen erantzunez gero, hurrengo egunean beste pilula bat egiteko moduan egongo da. Erantzuna okerra bada, berriz saiatu ahal da. Bost maila daude, guztira. Bakoitzak bere erritmora jolas eta ikas dezake.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak