Olentzerok udaletxeko balkoitik agurtuko ditu haurrak, jende pilaketarik ez egoteko eta ez da kalejirarik egingo. Herriko Plazaren azalera bere osotasunean erabiltzea eskatu du Udalak jende pilaketak ekiditeko. Udaletxeko agurra amaitu ondoren Olentzerok auzoz auzo gurdian herriko auzoetara egingo du bisita, arrazoi ezberdinengatik etxeetan dauden haurrak agurtzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.