Iñaki Sagredo izango da hizlaria: Iñakik artxibo lana, hegaldiak eta indusketa lana uztartu ditu 258 gazteluren aztarnak topatzeko. Pamiela argitaletxearekin bost liburutan azaleratu ditu hainbat eta hainbat. Gazteluen aztarnek, Nafar Estatuaren baitan eraiki genuen lurraldearen kontrol eta defentsa sistema bistarazten dute. Beraien kokapenak, orduko euskal lurren mugak, orain baino zabalagoak. Nabarralde elkartearekin batera antolatutako hitzaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.