"Oso lasterketa polita egin dute biek. Disfrutatu egin dute, eta emaitza onak lortu dituzte. Pozik gaude denok, bai", adierazi du Arrikrutz-Aloña Mendiko taldeko koordinatzaile Ruper Arkauzek. "Alex sartu berria da eta bere tokia bilatzen ari zen, eta badirudi gaur topatu duela, oso lasterketa polita egin du. Aimarrek, berriz, hutsagatik ez du txapela irabazi".
Urriaren amaieran hasi zen ziklokros denboraldia Arrikrutz Aloña Mendi taldeko txirrindularientzat. Bost txirrindulari ditu aurten Oñatiko taldeak: Alex Beristain eta Danel Markuleta, kadete mailan; eta Xabat Castaños, Aimar Madina eta Markel Zubia, gazteetan. Zuzendari lanetan, berriz, arkauztarrak, Iker, Jon eta Julen.