Zurituta esnatu dira Urbia eta Aizkorri

Jon Irizar Aranguren 2021ko aza. 4a, 14:00

Joseba Elustondo mendizale elgoibartarrak ateratako argazkietan ikusi daitekeen bezala, zurituta esnatu dira gaur goizean Urbia eta Aizkorri. Zeropeko tenperaturak izan dira goizaldean, eta prezipitazioak tarteko, udazkeneko lehen elur malutak erori dira bailarako mendietan. Eguraldi iragarpenen arabera, elur-kota 1.200 metroren bueltan mantenduko da.

Atzean gelditu dira Domu Santu Eguneko epeltasun eta eguzki printzak, eta udazken betean sartu da dagoeneko eguraldia. Hala adierazten dute, bederen, azken egunetako hotz eta euriek; hots, azaroaren bigarrenetik aurrera, nekez pasa dute 10 graduko langa termometroek, eta Elgetan, esaterako, 30,4 metro kubiko ur erregistratu ziren atzo.

Bailarako mendi eta gailurretan ere nabaritu da aldaketa, eta horren adibide, gaur goizean zurituta esnatu dira Urbiako zelaigunea zein Aizkorriko tontorra. Joseba Elustondo mendizale elgoibartarrak ateratako argazkietan ageri den bezala, zuriuneak eta hotza ziren nagusi bailarako puntu gorenetan.

Bilakaera bera

Iragarpenari begiratuta, datozen egunetan bilakaera bera izango du eguraldiak: prezipitazioak eta hotza nagusi. Asteartera arte, behinik behin, tenperatura maximoek ez dituzte 10-13 graduak gaindituko Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, eta egunero intentsitate berdina iragarrita ez dagoen arren, giro heze eta euritsua izango dugu Debagoienean. Elur-kota, aldiz, 1.200 metro inguruan mantenduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak