'Arantzazu, 70 urte' erakusketa ikusgai da Donostian

Jon Irizar Aranguren 2021ko urr. 29a, 14:56

'Arantzazu, 70 urte' erakusketaren aurkezpen agerraldiko talde argazkia (Argazkia: Mikel Blasco)

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan eta Arantzazuko Basilikaren 70. urteurrena betetzen den honetan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Arantzazu, 70 urte erakusketa aurkeztu du gaur Donostian. Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharrean dagoen D 'Museoan egongo dira ikusgai obrak azaroaren 30era arte.

Gipuzkoako XX. mendeko talde artistiko adierazgarrienaren bultzatzaile gisa Enrique Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oizaren arkitekturari errekonozimendu publikoa egitea helburu, Arantzazu, 70 urte erakusketa aurkeztu dute gaur Donostian. Ez nolanahiko datetan, gainera. Izan ere, urteon betetzen du Arantzazuko Basilikak bere eraikuntzaren zazpigarren hamarkada.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatutako Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala dinamikaren baitan kokatzen da esposizioa, eta gaurtik azaroaren 30a bitarte egongo dira ikusgai obra arkitektonikoak Donostiako Alde Zaharrean dagoen D'Museoan.

Ekintza osagarriak

Erakusketaz gain, beste bost ekintza osagarri ere egingo dira datozen hilabetean, guztiak Donostiako bertako Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan. Doakoak izango dira guztiak, baina aipatutako erakundearen webgunean aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

  • Urriak 29, ostirala, 18:00an - Inaugurazio mahai-ingurua (Solaskideak: Edorta Kortadi, Jose Angel Medina Murua, Juana Otxoa-Errarte, Enrique Arenas Laorga eta Jokin Lizasoain)
  • Azaroaren 17a, asteazkena, 18:00an - ‘Poesia eta poetak, Arantzazuko beste arkitektoak’ hitzaldia (Hizlaria: Felix Maraña)
  • Azaroaren 18a, osteguna, 18:00an - ‘Oteiza Arantzazun: helburu estetiko, erlijioso, sinboliko eta soziala’ hitzaldia (Hizlaria: Elena Martin)
  • Azaroaren 19a, ostirala, 18:00an - ‘Arantzazu: arkitektura, mitoa eta politika’ hitzaldia (Hizlaria: Javier Gonzalez de Durana)
  • Azaroaren 20a, zapatua - ‘Arantzan...Zu?’ familiei zuzendutako tailerra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak