'Zarramarra' late-night saioaren bigarren denboraldiari emango zaio hasiera bihar, ostirala. Iker Plazaolaren gidaritzapean, eta Goienarekin elkarlanean, Jabi 'Sound'-ekin eta Arantzazu Ibarrondorekin hasitako bideari segida emango diote oñatiarrek; bigarren sasoi honetako lehen gonbidatuak Arantxa Moñux, Ane Aseginolaza, Xabier Alkiza eta Iker Bengoetxea izango dira, Nobitari, Doraemoni, Lufiri eta Euskalteleko publizitateari ahotsa jartzen dieten bikoiztaileak, hain zuzen.
Gaueko 22:30ean hasiko da ikuskizuna, eta aurreko bi emanaldietan bezala, Santa Ana aretoa izango duten aterpe umoregileek.
Goienakideak, muxutruk
5€ko prezioan udalaren webgunean sarrerak eskuragai dauden arren, Goienakideek ikuskizuna bertatik bertara ikusteko abantaila izango dute. goienakide@goiena.eus helbidera idatzita, muxutruk eskuratu ahal izango ditu kide bakoitzak bi gonbidapen.