Hondakinen ontziak Zubikoan aldatuko dira aurrerantzean

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urr. 6a, 11:59

Orain artean arratsaldez udaletxean eskaintzen zuen Udalak edukiontzien banaketa zerbitzua. Hemendik aurrera baina, goizez eta arratsaldez eskainiko du, Zubikoa kiroldegian.

Izaro Elorza alkateak adierazi du, modu horretara, goizez ere eskaini ahal izango dutela zerbitzua eta hasiera batean proba moduan izango bada ere, hilaren 6tik aurrera, goizez zein arratsaldez aldatu ahal izango dira edukiontziak Zubikoan.

Aldatzeko beharra daukan edukiontzia, sarreran bertan entregatu beharko da eta hantxe entregatuko dute berria. Horren harira, alkateak eskaera hau egin nahi izan die herritar guztiei: "Mesedez, eskatzen duguna da aldatzera eramaten diren edukiontziak garbi eramatea, izan ere, behin baino gehiagotan nahiko zikin ekarri izan dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak