Irabazten hasi dute partidua Unai Alberdik eta Lazkaoko taldean jokatzen duen Iñigo Erle oñatiarrak. Baina aurkariak, Iban Garcia eta Gaizka Agirre, gogor aritu dira eta ez dizkiote gauzak erraz jarri azken zatian. 16na egin duten markagailuan, eta hortik aurrera aldea puntu bakarrekoa izan da; 19na eta 21na ere egon dira, azken tantoa gorriendako izanda Alberdik eta Erlek irabaziz. "Oso pozik nago. Aurreko partiduak, laurdenak eta final-erdiak, beste bikote batekin jokatu ditut. Baina DVko torneoan hartu behar zuen parte gaur eta Unairekin jokatu dut finala. Duela lau urte ere elkarrekin jokatu genuen, eta galdu egin genuen orduan", adierazi du Iñigo Erle oñatiarrak partiduaren amaieran.
Euren aurretik, gazte mailako finala jokatu dute Beñat Zubizarretak eta Egoi Telleriak, Mikel Aranbarri eta Martxel Iztuetaren kontra. Bigarren bikoteak irabazi du partidua.
Kategoria bateko zein besteko irabazleei, Uxue Oses eta Maddalen Etxegarai pilotari oñatiarrek jarri dizkiete txapelak.
Aloña Mendikoak pozik
Aloña Mendi pilota sailak antolatutako txapelketa izan da hau eta antolatzaileak pozik daude izan duen erantzunarekin. "Gaurkora bakarrik ez, txapelketa osoko partidu guztietara etorri da jende asko ikustera, eta pozik gaude", esan du elkarteko Ander Biain oñatiarrak.