Oraingo eta lehengo kantuak bateratu ditu El Drogasek, formatu akustikoan

Mireia Bikuña 2021ko ira. 30a, 15:48

189 escritos con una mano enferma liburua eta El largo sueño de una polilla diskoa daude Enrique Villarrealen proiektu berrian. Baina, ez du ahazten nondik datorren, eta Barricadaren kantu ezagun batzuen bertsio akustikoak jo zituen. Oñatiko emanaldi bikoitzarekin hasi du El Drogas Akustik Fraktion bira.

Bi emanaldietan lepo bete da Azoka kultura guneko karpa, eta ikusleen hasieratik bukaerara arte gozatu dute. Piano doinuekin hasi eta bukatu dute kontzertua. El largo sueño de una polilla diskoko kantu guztiak jo ditu, horietako asko, pandemiak eragindako itxialdian idatzitakoa. Gaixo zegoen amari idatzitako kantu bat, edo Alzheimerra zuen lagun bati idatzitakoa.

Horietan guztietan, eta bere ahotsari lagun egiteko, sei musikari izan ditu lagun oholtza gainean: Txus Maravi, Eugenio Aristu, German San Martin, Selva Baron, Patrcia Greham eta Nahia Ojeta.

Barricada eta Los Secretos

Azken diskoko kantuez harago, Barricadaren ereserkietako batzuk, formatu akustikoan jo ditu. Doinu horiekin bai berotu ditu ikus-entzuleak: No se que hacer contigo, La hora del carnaval, Animal Caliente eta Esta noche.

Los Secreto taldearen Frio kantuaren bertsioa ere egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak